Hizkuntzetan eta teknologietan adituak

COVID-19ak sortutako egoera berezi honetan ere, lanean jarraitzen dugu

Maila guztietako testu zientifiko-teknikoak

Testu administratiboak eta juridikoak

Komunikazio-kanpainak eta publizitatea

Webgune- eta software-lokalizazioak

Nola egiten dugu?

Formatuak

Behar duzun formatuan entregatuko dizugu itzulpena

Testu soila nahiz maketa konplexukoa izan, zure beharretara egokituko gara

Hizkuntzak

Behar duzun hizkuntzatik behar duzun hizkuntzara itzuliko dizugu

Hizkuntza askotako itzultzaileen sare zabal bat dugu (Europar Batasuneko hizkuntzak nahiz kanpokoak)

Epeak

Behar duzun epean entregatuko dizugu lana

Lana eskatzen duzunean, zurekin adostuko dugu entrega-epea

Kalitatea

Hizkuntza-kalitatea bermatuko dizugu

Gure itzultzaileek beren ama-hizkuntz(et)ara soilik itzultzen dute. Itzulpen guztiak zuzentzaile batek gainbegiratzen ditu. Hizkuntza-kalitateko talde bat dugu, aldian-aldian hizkuntza-irizpideak eguneratzeko; tartean, hiru euskaltzain urgazle, itzultzaile adituak eta terminologoak

Jarraipena

Lanaren kostua eta fase guztiak kontrolpean izango dituzu une oro

ItzulpenFlow web-aplikazioaren bidez, aurrekontua eskatzen duzunetik itzulpena jasotzen duzun arteko fase guztiak kontrolatu ahal izango dituzu

Itzulpen-aholkularitza

Itzultzaileak eta hizkuntzaren profesionalak trebatzen ditugu hizkuntzetan

  • Itzulpen-mintegiak, euskaraz nahiz gaztelaniaz trebatzeko
  • Itzulpengintzaren oinarriak
  • Idazkuntza eta idazkera teknikoa
  • Zientzia eta teknologiaren alorreko terminologia
  • Profesionalentzako berariazko trebakuntza-planak
  • Testu-zuzenketa
  • Ordenagailuan ere euskaraz
  • Onlineko ikastaroak: Probatu eta Trebatu
  • Trebakuntza-pilulak Twitter bidez, @ElhuyarHizk kontutik

Testuen kalitatea aztertzen dugu

  • Testu-azterketak egiten ditugu
  • Testuen laginak aztertzen ditugu
  • Testuen kalitatea neurtzen dugu
  • Neurrirako estilo-gomendioak ematen ditugu

Itzulpen-tresnei buruzko aholkularitza

  • Wordfast eta OLI tresnak
  • xBench
  • Glosarioak
  • Itzulpen-memorien ustiaketa
  • Itzulpen-fluxua optimizatzen laguntzen dugu
  • Itzultzaile-talde handien kudeaketa
  • Itzulpenflow: itzulpenak kudeatzeko plataforma

Lantaldea

Urte askotako esperientzia duten itzultzaileez osatutako lantalde profesionala daukagu Elhuyarren. Itzulpengintzako azken joeren eta hizkuntza-irizpideen jarraipen estua egiten dugu, gure lanean aplikatzeko.

Elhuyarreko gainerako unitateen laguntza ere baliatzen dugu eguneroko lanetan: hiztegigileak, terminologoak, hizkuntza-teknologietako ikertzaile eta garatzaileak...

Itzulpengintzarako teknologien alorreko I+Gan gabiltza buru-belarri, bezeroei zerbitzu aurreratuak eskaintzeko.

Bezeroa ardatz

Ordutegi jarraitua

Irailetik ekainera: 8:00etatik 17:00etara.
Uztaila eta abuztua: 8:00etatik 15:00etara.

Behar izanez gero, bezeroaren premietara egokitzen dugu ordutegia

Formatuak

Edozein formaturekin lan egiten dugu

Epeak

Entrega-epeak bezeroarekin adosten ditugu

Bezeroen irizpideak

Bezeroen irizpideak errespetatzen ditugu: estiloa, terminologia, formatua…

ISO 17100:2015

Kalitate-ziurtagiria

9,0

Bezeroaren gogobetetzea 2020an

Ikerketa eta garapena

Zertan ikertzen dugu?

  • Itzulpen automatikoko sistemak: Itzultzailea.eus
  • Itzulpen-memoriak kudeatzeko plataformak
  • Itzulpen-memoriak ustiatzeko teknikak

Non aplikatzen dugu ikertutakoa?

  • Itzulpen-fluxuetan, itzulpen automatikoa eta itzulpen-memorietako bilaketa aurreratua txertatzen ditugu
  • Itzulpenak kudeatzeko aplikazioak garatzen ditugu: Itzulpenflow
  • Terminologia lantzen dugu: dokumentu-multzoen azterketa automatikoa, terminologia eleaniztuna erauzteko

Harremanetarako

Jarri gurekin harremanetan dituzun zalantzak edo iradokizunak helarazteko

943 36 30 40 (luz.: 216)

First of all, we take away the fear of a potential customer. In the luxury segment in particular, many customers shy away from going to the jeweler. You are afraid of not being taken seriously or of asking the wrong questions as a layperson. In teleshopping, our customers can lean back in their own four walls and still enjoy shopping as a personal live experience from person to person. He can order conveniently and digitally - flexibly 365 days a year. He has the option of having the watch of his choice come home and deciding within 30 days whether he really wants to keep it or notreplica bell ross. Interest-free installments are often even possible.