require("{$DOC_ROOT}site/includes/head.php")?>
require("{$DOC_ROOT}site/includes/cabecera_mini_lege.php")?>
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua) ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zuk emandako datu pertsonalak ELHUYAR FUNDAZIOAk tratatuko ditu.
Harremanetarako inprimakian emandako datu pertsonalak beharrezkoak dira interesdunak eskatutako zerbitzua berme guztiekin eman ahal izateko, eta xede hauekin erabiliko dira: Elhuyar taldearen ekitaldiei, produktuei eta proiektuei buruzko informazioa bidaltzea eta eskatutako zerbitzua hobetzeko edo zerbitzuarekin gorabeherarik izanez gero, beharrezkoa bada interesdunekin harremanetan jartzea.
Emandako datu pertsonalak gordeko dira harik eta interesdunarekin harremanetan jartzeko beharrezkoak direla aurreikusi arte eta pertsona horrek webgune honetan kontua izaten jarraitu nahi duen arte.
Harremanetarako datuak ematean interesdunak adierazten duen adostasuna da datuak tratatzeko lege-oinarria.
Aurreikusitako xedeak betetzeko, datuak Elhuyar taldeko enpresei (Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL eta Elhuyar Zubize SL) jakinarazi ahal izango zaizkie. Europako Esparru Ekonomikotik kanpo, herrialde, eskualde edo sektore jakin batzuei baino ezingo zaizkie jakinarazi datuak: Europako Batzordeak babes-maila egokia eskaintzen dutela onartu eta haien inguruko erabaki bat hartu duenean; helmugan datuek izango duten babesaren inguruan bermeak eskaini dituztenean; eta salbuespenetako bat aplikatzen denean, zeintzuen bidez aukera baitago datuak babes-berme egokirik gabe transferitzeko, datuen titularraren interesekin edo interes orokorrekin lotutako beharragatik.
Pertsona orok du eskubidea bere datu pertsonalak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, datuen erabilera mugatzeko, aurka egiteko edo beste norabait eramateko. Horretarako, goian azaltzen den helbidera idatzi edo datuensegurtasuna@elhuyar.eus helbidera mezu bat bidali besterik ez da egin behar, baliatu nahi den eskubidea adierazi, eta NANaren kopia edo identifikatzeko balio duen beste dokumenturen baten kopia erantsi.
Halaber, adierazitako adostasuna une oro bertan behera uzteko eskubidea du. Baimena ukatzeak ez du inolako eraginik izango baimena ukatu aurretik egindako erabileraren zilegitasunean.
Eskubidea du erreklamazio bat jartzeko kontrol-agintariaren aurrean, baldin eta uste badu bere eskubideak urratu direla bere datu pertsonalen babesari dagokionez.
Itzulpenak.elhuyar.eus webgunearen bidez erabiltzaileak bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. Erosketak egiteko edota Elhuyarren informazioa jasotzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza ematen bazaizkio, horiek arduraz erabili beharko ditu eta isilpean gorde, zerbitzu berezietarako dituen abantailez modu egokian baliatu ahal dadin.
Oro har, webguneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraiki erabiltzeko betebeharra du erabiltzaileak, besteak beste, edukiak merkataritza-xedeetarako ez erabiltzeko, edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueretan ez erabiltzeko.