Formatuak
Testu soila nahiz maketa konplexukoa izan, zure beharretara egokituko gara
Hizkuntzak
Hizkuntza askotako itzultzaileen sare zabal bat dugu (Europar Batasuneko hizkuntzak nahiz kanpokoak)
Epeak
Lana eskatzen duzunean, zurekin adostuko dugu entrega-epea
Kalitatea
Gure itzultzaileek beren ama-hizkuntz(et)ara soilik itzultzen dute. Itzulpen guztiak zuzentzaile batek gainbegiratzen ditu. Hizkuntza-kalitateko talde bat dugu, aldian-aldian hizkuntza-irizpideak eguneratzeko; tartean, hiru euskaltzain urgazle, itzultzaile adituak eta terminologoak
Jarraipena
ItzulpenFlow web-aplikazioaren bidez, aurrekontua eskatzen duzunetik itzulpena jasotzen duzun arteko fase guztiak kontrolatu ahal izango dituzu
Urte askotako esperientzia duten itzultzaileez osatutako lantalde profesionala daukagu Elhuyarren. Itzulpengintzako azken joeren eta hizkuntza-irizpideen jarraipen estua egiten dugu, gure lanean aplikatzeko.
Elhuyarreko gainerako unitateen laguntza ere baliatzen dugu eguneroko lanetan: hiztegigileak, terminologoak, hizkuntza-teknologietako ikertzaile eta garatzaileak...
Itzulpengintzarako teknologien alorreko I+Gan gabiltza buru-belarri, bezeroei zerbitzu aurreratuak eskaintzeko.
Irailetik ekainera: 8:00etatik 17:00etara.
Uztaila eta abuztua: 8:00etatik 15:00etara.
Behar izanez gero, bezeroaren premietara egokitzen dugu ordutegia
Edozein formaturekin lan egiten dugu
Entrega-epeak bezeroarekin adosten ditugu
Bezeroen irizpideak errespetatzen ditugu: estiloa, terminologia, formatua…
ISO 17100:2015
Kalitate-ziurtagiria
Bezeroaren gogobetetzea 2020an
943 36 30 40 (luz.: 216)